ALAIKAPELA

ABESBATZAGOSPELCORO

NOR GARA?

Nafarroako Gospel abesbatza bat gara, 2006. urtean sortua lagun batzuek bultzaturik. Gure izenak –“A cappella” italierazko esamoldeaz eta euskarazko “Alaitasuna” hitzaz osatua– garbi adierazten du zer garen eta zer bilatzen dugun: adiskidetasuna eta musikaren eta kantuaren aldeko grina.

Alaikapela abesbatza hogeita hamar bat lagunek osatzen dugu. “A cappella” (instrumenturik gabe) kantatzen ditugu doinu espiritual beltzak, haietako asko Estatu Batuetan XV. mendetik XIX. mendera bitartean sortuak esklabotzan bizi ziren pertsonek.
Gospelak kotoi-alor haietara garamatza edo bilera klandestino haietara: egoera latza haietan sentitutako sufrimendua, otoitz eta erreguak eta esker ona daude gaur egun interpretatzen ditugun kanten jatorrian.

Musikara ekarritako borroka eta askatasun izpiritu hori gure abestien oinarria da, eta horien adibide dira “Oh Happy Day” edo “Freedom” bezalako adierazgarriak.
Musika bihurtutako borroka eta askatasun-gosea dira gure kanten oinarria. Adierazgarriak dira, esaterako, “Oh Happy Day” (O, egun zoriontsua) edo “Freedom” (Askatasuna).

Sentitzen dugu espiritual beltzak eta gospel kantuak ate direla gure ahotsaren adierazgarritasun libre eta sentitu partekatzeko.
Esklabotzaren garaian sortutako musika espirituala kontu kolektiboa izan da beti, eta mugak gainditu ditu gizon-emakume ororengana iristeko. Gospel musika, gaur egun, denona da: garai guztietakoa eta arraza guztiena, gizaki guztiena.

GURE ZUZENDARIA

Daniel Amatriain Miranda da gure zuzendaria. 5 urte besterik ez zuela hasi zen musika ikasten Calahorran, bere sorterrian. 16 urte zituela, Pianoko eta Zeharkako Txirulako espezialitateak bukatu zituen Kontserbatorio Profesionalean. Bi titulazio lortu dituen ikaslerik gazteena da gaur egun.

Danielek Jazz Kantuaren ikasketak ere egin ditu, Iruñeko Goi Mailako Kontserbatorioan. Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako lizentzia ere badu (elebiduna), Nafarroako Unibertsitatean lortua.

GURE ZUZENDARIA