ALAIKAPELA

ABESBATZAGOSPELCORO

NOR GARA?

Nafarroako Gospel abesbatza bat gara, 2006. urtean sortua lagun batzuek bultzaturik. Gure izenak –“A cappella” esamolde italiarraz eta euskarazko “Alaitasuna” hitzaz osatua– garbi adierazten du zer garen eta zer bilatzen dugun: adiskidetasuna eta musikaren eta kantuaren aldeko grina.

Barren-barrenean sentitzen ditugu beltzen kantu espiritualak eta gospel kantak, gure ahotsaren barne-indar librearen adierazpide baitira, jende guztiarentzat eskainia.

Esklabotzaren garaian sortutako musika espirituala kontu kolektiboa izan da beti, eta mugak gainditu ditu gizon-emakume ororengana iristeko. Gospel musika gaur egungoa ere bada, garai eta aro guztietakoa, eta arraza guztiena.

KONTRATA GAITZAZU

Kontratupeko kontzertuak, ongintzakoak, ekitaldi pribatuak, ….

EMANALDIAK

Eguberriak 2022

Eguberriak 2022

ARRE ARRE ARROSARIOKO AMA BIRJINAREN KAPERA https://www.youtube.com/watch?v=hTwSN2WcVVw

EMANALDIEN DATAK

01

Abril
12:00h
Concierto con el Coro Cirauqui
La Iglesia Santiago Txantrea

02

Abril
11:30h
Concierto Para ADONA
Baluarte (acto con pase especial)

03

Junio
12:00h 
Concierto Beatless
Casa de Cultura Burlada

GURE ZUZENDARIA

Daniel Amatriain Miranda da gure zuzendaria. 5 urte besterik ez zuela hasi zen musika ikasten Calahorran, bere sorterrian. 16 urtetan Pianoko eta Zeharkako Txirulako espezialitateak bukatu zituen Kontserbatorio Profesionalean. Bi titulazio lortu dituen ikaslerik gazteena da gaur egun.

Bestetik, Nafarroako Unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu elebiduna ikasi, eta lizentzia lortu zuen.

Gaur egun Jazz Kantuaren espezialitatea ikasten ari da Iruñeko Goi Mailako Kontserbatorioan.

Ospe oneko musikari eta irakasleak izan ditu bere ibilbidean: Ana Madorrán, Cinta Medina, Mikel de la Fuente eta Andoni Arcilla. Musikari emana bizi da: kantaria da, piano-jotzailea, abesbatzen zuzendaria eta musikako irakaslea. Bi antzerki-taldetako kidea ere bada.

GURE ZUZENDARIA